Koldo Mitxelena_ 3. eguna_IKASGELAK ZUHATZAN_ - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Koldo Mitxelena_ 3. eguna_IKASGELAK ZUHATZAN_
2022-09-09
Iritsi da Koldo Mitxelenako gazteen hirugarren eguna irlan. Atzo gaueko jaiaren ostean, indar berrituta esnatu dira gazteak, gaurkoan ere ur ekintza ezberdinak egiteko. Taldeak aldatu eta piragua, arraun eta pedalotan ibili dira. Ostean kanpara itzuli eta motxilak prestatu eta kanpalekua txukundu ondoren jolas ezberdinak egiteko aukera izan dute.
Zeinen azkar pasatzen diren eguna gustura zaudenean.