EGIBIDE JESUS OBRERO ··· 4. eguna - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

EGIBIDE JESUS OBRERO ··· 4. eguna
2023-03-16
Ze eguraldi ona gaur Barrian!
Eguraldi ona egiten zigunez, eguna ondo hasteko mendira joatea erabaki dugu. Busa hartu, eta Araiara joan gara Zirautzako iturburura hurbiltzeko. Bidea martxa onean egin dugu, eta iturburuan bainatzeko denbora ere izan dugu.
Arratsaldean, gure lipduba grabatzeari ekin diogu, lehenik egingo ditugun koregrafiak erabakitzen, eta saiakera batzuk eta gero, grabaketa bera eginez.
Eta eguna amaitzeko... Barriako azken eguneko diskoteka!