Eduki publikatzailea

Lehenengo aldapa
KOLDO MITXELENA ··· 4. eguna
2023-01-12

Gaur goizean Araiako mendira joan gara Zirauntza errekaren iturburua ikustera. Zorte ona izan dugu eta ez digu euririk egin ibilaldi osoan. Bukatzean Barriara bueltatu gara bazkaltzeko.

Bazkalostean, beste behin banatu gaituzte hiru taldetan lipdub bat egiteko. Mozorratu, abestia aukeratu eta dantzak zehaztu eta gero, ilundu aurretik grabatu dugu bideoa barre eta algara artean

Gau aldera, gure irlandar monitoreek, CJ eta Moya Futbol Gaelikora jolasten irakatsi digute.

Eta azken egunari amaiera emateko, Barriako diskotekan egon gara dantzan eta algaraka!