Eduki publikatzailea

Gure monitoreak ezagutzen
KOLDO MITXELENA II ··· 1go eguna
2023-01-16

Bigarren astea Koldo Mitxelenako DBH2ko ikasleekin. Eguna gure monitoreak ezagutzen eman dugu. Barriako aterpea ezagutu ondoren, ezagutza jolas ezberdinak egin ditugu taldekideak zein monitoreak ezagutzeko. Behin hau eginda, hiru taldetan banandu gara, eta bakoitzari monitore bat egokitu zaio: Martyn, Moya edo CJ-en taldeak.

Bazkalostean euria egiten zuenez, ezin izan gara mendibuelta ematera joan. Hala ere, talde bakoitza identifikatzeko kartelak diseinatu ditugu, eta arratsaldeko ekintzak gure monitoreetaz gehiago ikasten eman dugu My World Your World ekintzarekin.