Eduki publikatzailea

Ze hotza!
KOLDO MITXELENA II ··· 3. eguna
2023-01-18

Gaur elurrez inguratuta esnatu gara!

Gosaldu eta elurretan ibili eta gero, barnetegiaren barruan ekintzak egiten hasi gara. Lorezaintza tailerra eskola barruan egin behar izan dugu, eta bertikalean eraikitzen zen hortu txiki bat egiten ikasi dugu. Beste ekintzan aldiz, argazkietaz baliatu gara gymkana bat egiteko eskolan zehar.

Arratsaldean elur-jasa handia egiten hasi da, baina hala ere basora hurbildu gara basoa elurtuta ikusteko. Oso ondo pasa dugu, baino barnetegira itzultzerakoan berogailuaren aurka pasa dugu arratsaldea.

Eguna amaitzeko, trivial gau bat antolatu dugu.