Eduki publikatzailea

Hemen gaude!
LA MILAGROSA LH5 1.EGUNA
2023-10-02

Bagaude Espejon! Iritsi berriak gara eta jada bikain pasatzen ari gara. Goizean, behin lekua ezagututa, begiraleekin jolasten egon gara haiek hobeto ezagutzeko eta logelak banatu ditugu. Literetan egiten dugu lo! Arratsaldean, bero gehiegi egiten zuenez, ibaian bainatu gara eta gero, askaldu ostean, jolas kooperatiboetan aritu gara, gaur lo seko eroriko gara!