Eduki publikatzailea

d
Lakua (A eta B)- 2. eguna
2025-11-04

Gaur goizean "Arabako herrien" dinamikaz gozatu dugu. Lehenik eta behin, ikasgela barruan egon gara gure gurasoek eta aitona-amonek iraganean egiten dituzten jolasei eta errutinei buruz hitz egiten, eta gero kanpora irten gara horrelako jolasetan jolastera (petanka, boloak, txalaparta, txapel-jaurtiketa, peonza, yo-yo...). Bazkalostean, Narbaizara abiatu gara paseatzera. Han taldeka korrika egiteko jokoren bat egin dugu, eta bueltan askaria hartu eta agur esan diogu elkarri. Orain irakasleekin dutxak eta atsedena hartzeko garaia da.