Eduki publikatzailea

e
Lakua (C eta D)- 1. eguna
2025-11-05

Gaur ongietorria eman diegu Lakuako ikasleei (C eta D) Iritsi bezain laster aurkeztu gara, arauak eta ordutegiak azaldu dizkiegu. Ondoren, aterpetxetik buelta bat ematera joan gara instalazioak ezagutzera. Gero, jangelara joan gara arauak eta dinamika ezagutzera. Bazkaldu ondoren, logeletara igo gara maletak utzi eta kokatzeko, eta aterpetxetik minutu gutxira dugun basora joan gara paseo bat ematera eta naturaz gozatzera. Handik bueltan, askaria hartu dugu eta jolas bat egin dugu barrualdean. Orain dutxatzeko eta biharko atseden hartzeko unea da.