Lakua (C eta D)- 2. eguna - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Lakua (C eta D)- 2. eguna
2025-11-06
Gaur goizean "Arabako herrien" dinamikaz gozatu dugu. Taldea bitan banatu dugu eta batzuek gure aitona-amonek egiten zituzten jarduera eta jolasei buruz hitz egiten zuten bitartean, besteek praktikan jartzen zituzten kanpoko patioan. Bazkalostean, basora irten gara paseo bat ematera. Bueltan askaria hartu dugu, kutxa musikala jokoa egin dugu eta orain dutxak hartzeko eta irakasleekin atseden hartzeko garaia da.



