Lakua (G eta H)- 1. eguna - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Lakua (G eta H)- 1. eguna
2025-11-12
Gaur ongietorria eman diegu Lakuako ikasleei. Iritsi bezain laster aurkeztu gara, arauak eta ordutegiak azaldu dizkiegu. Ondoren, aterpetxetik buelta bat ematera joan gara instalazioak ezagutzera. Gero, jangelara joan gara arauak ezagutzera, eta bazkalostean, berriz, Axpurura joan gara, aterpetxetik minutu gutxira dugun basoan paseo bat ematera, paisaiaz, inguruneaz eta naturaz gozatzeko. Bueltan, askaria hartu dugu eta jolas bat egin dugu barruan, eta orain dutxatzeko eta atseden hartzeko unea da biharko.



