Laudio ikastola - 1. eguna - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea
Laudio ikastola - 1. eguna
2024-02-28
28/02/2024
Gaur goizean Laudioko eskolako haurrei eman diegu ongietorria. Arauak azaldu dizkiegu eta instalazioak erakutsi dizkiegu. Ondoren, mural bat egin dugu barruan, eguraldiak ez baitzuen laguntzen kanpoan jolastu ahal izateko. Arratsaldean, aldiz, euria egiteari utzi dio eta aterpetxetik gertu dugun basora buelta bat ematera joan gara eta, askaldu ondoren, jolas batzuk egin ditugu kanpoko patioan.