Eduki publikatzailea

Komekocos
LOREDO SURF ··· 1go eguna
2023-07-02

Igandea

Udalekuaren lehengo eguna urduri eta energia handiarekin hasi dugu, baina batez ere, ilusioz beteta eta gogo handiarekin!

Loredoko aterpetxerako bidaian euria barra-barra ikusi dugu autobusetik, baina zorionez, ateri du bertara iristerakoan eta eguzkia alde izan dugu egun osoan.

Ezagutza jolasak egin ditugu gure artean bai eta monitoreak ere ezagutzeko, eta beranduago, maleta hustu eta lo-zakua jarri dugu hurrengo 10 egunetan izango ditugun geletan. 

Horrez gain, surf eskola ikustera joan gara non bakoitzari neopreno bana eman diguten. 

Eta egunari amaiera emateko... ze ondo pasa dugun gaubelan "Muercielago" eta "Sircan" jolasetan!!!