Eduki publikatzailea

LOREDO SURF ··· 2. eguna
2023-07-03

Astelehena

Ze goiz polita pasa dugun hondartzan!

Zenbait jolas egin ditugu taldeka lehiatuz: "la hamburguesa", "ven, vete, vamos, iros", "pañuelito doble" eta "pañuelito borracho". Gainera, itsasoan sartu ahal izan gara monitoreekin batera eta a zer-nolako olatuak zeuden! Primeran pasatu dugu.

Bazkalostean, GJH (Garapen Jasangarrirako Helburu) tailerra izan dugu  eta horren ondoren, saltxitxoi bokata meriendatu dugu indarrak berritzeko udalekuko lehenengo surf klaserako. 

Gauean, "Aztarna" gaubela izango dugu.