LOREDO SURF ··· 3. eguna - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Asteartea
Goizeroko asanbladaren ondoren, hondartzara joan gara berriz ere jolas aktiboak egitera. Besteak beste, honako jolas hauek egin ditugu: "korapiloa askatu", "baloi errea", "bonba" eta "sokatira". Geroago, itsasoan bainatu gara noski.
Arratsaldean, sormen-tailerra tokatu zaigu; marrazkiak eginez eta aterpetxe ondoko elementu ezberdinak pegatuz, pankarta handi-handi bat sortu dugu. Horrez gain, hemendik aurrera gure "postontzia" izango dena ere egin dugu non egunero papertxoak sartuko ditugun iradokizun, txiste, txantxa eta erronka ezberdinekin. Gauero, monitoreek irakurriko dizkigute papertxoak gaubelaren bukaeran.
Askaldu ondoren, surf klasea izan dugu eta itsasoa oso nahasita bazegoen ere, pila bat disfrutatu dugu olatuak hartzen! Udalekua bukatzen denerako surfista profesionalak izango gara!!
Gaubelan, "la baraja humana" eta "faros y fareros" izeneko jolasetan aritu gara.