Eduki publikatzailea

centro botín
LOREDO SURF ··· 4. eguna
2023-07-05

Miércoles

Gaur Santanderrera txangoa izan dugu.

Gosaldu ostean, Somoko portura joan gara ibiltzen Santanderrera eraman gaituen itsasontzia hartzeko. 

Santanderrera iristean, bi taldetan banatu gara Botin museoko erakusketa ikusteko. Horrez gain, bertako igogailu berezian igo gara badiako paisaiaz disfrutatzeko.

Beranduago, Magdalena parkera ekarri digute bazkaltzeko piknika eta bertan eseri gara danok lasai-lasai. Era berean, ingurunea ezagutzeko denbora izan dugu; itsas parkean foka, pinguino eta itsas lehoiak ikusi ditugu, kioskoan izozkia erosi dugu eta parkean primeran pasatu dugu danok batera jolasean.  

Aterpetxean bueltan, denbora izan dugu dutxak, mugikorrak eta nahi genuen jolasetan aritzeko. Halaber, atzo egindako postontzian papertxoak sartzen ere hasi gara.

Gaubelarako "Furor" tokatu zaigu gaurkoan eta taldeka abesten egon gara ahotsik geratu arte, eta ondoren... super postontzia irakurtzeko ordua! Primeran pasatu dugu.