LOREDO SURF ··· 5. eguna - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Osteguna
Gaur goizean, lehen sorospenen tailerra izan dugu hondartzan. Gero, Somora gerturatu gara ur-ertzetik paseo bat eginez. Toallak ipini ditugu arean eta joko ezberdinetan aritzeko denbora izan dugu: Uno, palak, voleibol eta uretan ere bainatu ahal izan gara.
Arratsaldean, Snorkel egiteko unea iritsi zaigu eta honako honetan, Los Tranquilos izeneko hondartzara joan gara pinuz inguratutako bide polit batetik. Bertan, hiru taldetan banatu gara eta batzuk betaurreko, tubo eta aletekin uretan sartzen ziren bitartean, besteek nahi zutena egiteko denbora librea izan dute. Oso arratsalde polita eta dibertigarria izan da!
Gaubela postontzia irakurtzen hasi dugu eta ondoren, lo-zakua hartu eta pijama jantzi dugu "Ejecutivo Agresivo" izeneko pelikula ikusteko, monitoreek prestatu dizkiguten palomitekin eta guzti!!!!