LOREDO SURF ··· 6. eguna - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Ostirala
Bero handia egiten duen egunetarako ez dago ur-ginkana baino hoberik fresko-fresko egoteko eta aldi berean ezinhobeto pasatzeko!!!
Horixe egin dugu goizean zehar; besteak beste, "patata beroa", "mozkorren lasterketa", "bonba" eta "ur-ontzien lasterketa" bezalako probak izan ditugu. Eta nola ez... guztion arteko ur borroka batekin bukatu dugu. Gainera, hain animatuta geundenez, zunba eta guzti izan dugu!
Bazkaldu ondoren, Pedreñako hondartzara eraman gaituzte Windsurf egiteko, eta haize handia ez zebilen arren, monitoreek nabigatzen eta norabidez aldatzen irakatsi digute.
Gaubelan, postontzia irakurri eta gero, hainbeste disfrutatu dugunez goizeko zunba klasea, dantza, modelo desfilea, eta zenbait emanaldi izan ditugu. Gainera, gure arroparik eleganteenak jantzi ditugu honetarako, eta begiraleek ere super performance bat prestatu digute sorpresa moduan!!!