Eduki publikatzailea

conga
LOREDO SURF ··· 7. eguna
2023-07-08

Larunbata

Gure alde artistikoa atera dugu gaur eta aurpegia zein gorputza margotzeko margo bereziekin bodypainting egin dugu goizean zehar. Bero handia zegoenez, hondartzara joan gara bainua hartzeko.

 

Arratsaldean, surf klasea izan dugu eta itsasoa bare zegoenez, teknika hobetzean jarri ahal izan dugu gogoa. Aterpetxean bueltan, meriendatzeko eta edozeran jolasten denbora eman digute.

 

Geroago, Kantabriako Gobernuak babestutako toxikomania tailerra izan dugu, begiraleek erabaki-jolas baten eta proba ezberdinen bitartez dinamizatu dutena.

 

Gaubelan, bi taldetan mimika lasterketa tokatu zaigu eta ondoren, postontzia irakurri dugu. Ze ondo pasa dugun!