Eduki publikatzailea

Surf
LOREDO SURF ··· 8. eguna
2023-07-09

Igandea

Udalekuko azkenaurreko eguna iritsi da eta aldi berean gure azkeneko surf klasea. 

 

Goizean, Olinpiadak izan ditugu "VANASSIA" eta "ZAMUNDA" taldeen artean eta honako joku hauetan lehiatu gara: lokots-bilketa, kas kes kis (tres en raya), sokatira, minutuaren proba, ninja eta futbola. Zorionak "Vanassia" taldeari garaipenagatik!!!!!!!

 

Bazkalostean, neoprenoak jantzi eta hondartzara joan gara. Itsasoa nahasi bazegoen ere, surf gaitasunak hobetzen jarraitu dugu, eta batez ere, oso ondo pasa dugu surf eskolako monitoreekin batera. Meriendatu eta gero, berdintasun tailerra izan dugu eta asko eztabaidatu eta ikasi dugu.

Gauean, egun hauetan asko eskatu dugunez, hondartzara joan gara berriz ere gaubela egiteko. Gaur "Estratego" jolasa tokatu da eta pilo bat gustatu zaigu!