Eduki publikatzailea

Playing get to know your teacher!
Welcome Luis Dorao!
2022-11-28

Kaixo, familia!

 

Dagoeneko Espejon gaude. Bidaia oso laburra izan da eta ondo iritsi gara. Iritsi bezain laster, gure irakasleak gure bila etorri dira autobusera eta aurkestu egin dira. Kanpamentuko arauak kontatu dizkigute eta taldeka banatu gaituzte jarduerekin hasteko. Marrazki batzuk egin ditugu gure animaliak irudikatzeko, eta gero animo kanta batzuk asmatu ditugu. Denen aurrean kantatu ditugu eta oso barregarria izan da. Gero logeletara joan gara, oso ondo daude! Ohatzeetan egiten dugu lo.

 

Arratsaldean gure bideo musikala grabatu dugu eta oso ondo geratu da. Erakutziko dizuegu itzultzen garenean. Gure irakasleak hobeto ezagutzeko jolas batera ere jolastu dugu. Olinpiada txikietan ezkutaketan jokatu dugu gaur, zaila izan da denak aurkitzea, oso ilun zegoelako, baina primeran pasatu dugu.

 

Gauean musika-kutxara jokatu dugu. Gure lankideen aurrean erronka desberdinak egin behar izan ditugu eta oso barregarria izan da.

 

Bihar gauza gehiago kontatuko dizkizuegu. Agur!