Eduki publikatzailea

Futbol gaelikoa
MARIANISTAS ··· 4. eguna
2022-10-27

Gaur goizean Araiako mendira joan gara Zirauntza errekaren iturburua ikustera. Zorte ona izan dugu eta ez digu euririk egin ibilaldi osoan. Horren ondoren, autobusa hartu dugu berriro eta Barriara bueltatu gara bazkaltzeko.

Bazkalostean, beste behin banatu gaituzte hiru taldetan lipdub bat egiteko. Mozorratu, abestia aukeratu eta dantzak zehaztu eta gero, ilundu aurretik grabatu dugu bideoa barre eta algara artean. Denbora librerarte denbora geratzen zitzaigunez, Moya eta Cj monitoreek Futbol Gaelikora zelan jolasten den azaldu digute.