Marianistas I 3. eguna - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

16/10/2024
Good morning!
Geure Euskal Herri maitean gaudenez, goiza lainotsu eta euritsu hasi dogu, udazkenak negua datorrela abisatzen digulako. Goizean zehar, aimarrekin batu gara ortuko barazkiei eta landareei buruz geihago jakiteko premuz. Beste bi talde photorally eta Back to word jolasekin ibili gara. Goiz zoragarria izan da!
Arratsaldean, berriz, eguzkiak agurtu gaitu uneoro, haren bero eta argi izpiekin geure gorputza eta arpegia laztanduz. Horri esker, kirol jolasak egin izan ditugu. Amaieran, gure asmakizunak aurkezteko momentua heldu da.
Gaurko gaua berezia izan da. Hona hau kontua: arratsalde zoragarri honek ondorio batzuk izan ditu; bat batean izugarrizko trumoi eta tximisten azpien ibili gara, euria botalean zegoen bitartean. Bildurgarria eta dibertigarria izan da, baina ez da arazo handirik egon. Eskerrak!
Good night!