Eduki publikatzailea

Mendian
MARIANISTAS ··· 1. eguna
2022-10-24

Lehen eguna Marianistaseko 2. DBHko lehen taldearekin. Iritsi bezain pronto, eguneroko dantza ikasi dugu eta hiru taldetan banatu gaituzte, bakoitza Irlandako irakasle batekin. Hainbat ezagutza-jolas egin ondoren, ibilbide txiki bat egin dugu aterpetxean ezagutzeko bertako arauak ikasiz.

Bazkaldu ondoren, Axpuru herritik zehar mendira joan gara ingurua ezagutzeko, eta meriendatu ostean, berriz ere taldeka, gure koloreekin poster batzuk egin ditugu.