Eduki publikatzailea

Basoan
MARIANISTAS ··· 2. eguna
2022-10-25

Gosaldu ondoren, hiru taldetan banatu gara, bakoitza bere monitorearekin. Taldez aldatzen joan gara goizeko ekintza guztiak egin arte. Taskmaster jolasean gure abileziak probara jarri ditugu eta Dragon's Dennean gure ekosistema hobetzeko proiektu berritzaile bat sortzeari ekin diogu.


Arratsaldean, basora abiatu gara denok elkarrekin eta ordu erdiko paseotxoaren ondoren, “bandera harrapatu” jolasean aritu gara basoan dagoen argiune batean. Afalostean, karaokea eduki dugu eta primeran pasa dugu ingelesez abesten!