MARIANISTAS II ··· 3. eguna - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

MARIANISTAS II ··· 3. eguna
2022-11-09
Eguneroko dantzaren ostean, txandaka ibili gara gaur goizean aterpetxeko baratz ekologikoa ezagutzen eta argazkien gynkana bat egiteko.
Arratsaldean, “matrikula jokoa” eta eco sports egiten aritu gara. Askariaren ostean, Dragon’s Denn-eko proiektu ekologikoak aurkeztu dizkiegu gainontzeko kideei.
Eguna amaitzeko, joku askotan lehiatu gara taldeka. Haien artean, “Furor” izeneko jokuan ingelesez abestu dugu eta oso ondo pasatu dugu denok elkarrekin!