Eduki publikatzailea

Juegos de conocimiento
MERCEDARIAS ··· 1. eguna
2022-10-17

Lehenengo eguna Mercedariaseko 2.DBHko ikasleekin. Eguna ondo hasteko, monitoreen dantza ikasi dugu denok batera eta hiru taldetan banatu gaituzte bakoitza monitore Irlandar batekin. Ezagutze jolasen ondoren, tour txiki bat egin dugu aterpetxetik bertako arauak azaldu dizkiguten bitartean.

Bazkalostean, basoan bueltatxo bat eman dugu denok batera Barriaren ingurua ezagutzeko. Horren ondoren, dinamika dibertigarri bat egin dugu taldeetan monitoreen jatorriei buruz asmakizunak eginez.