Pilesen olimpiadak - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea
Pilesen olimpiadak
2024-07-07
Uztailak 7: Gaurko eguna nahiko lasai hasi da. Goizean, pazientzia lantzeko helburuarekin pultserak eta marrazkiak egiten aritu gara musikarekin. Ondoren animatuta ibili dira Tik Tok-eko erronka zein bideo desberdinak grabatzen. Bazkaldu ostean, Pileseko olinpiadak ospatu ditugu zenbait froga eta jolasekin. Oso ondo joan da eta harez beteta afaltzeko ordua heldu da. Gauean kuxkuxeroa egiten aritu gara eta azkenik, got talent txapelketan gazteen sekretupeko artea ikusteko aukera izan dugu guztiok!