Eduki publikatzailea

s
Oroko Ikastetxea - 1. eguna
2025-10-27

Gaur ongietorria eman diegu Oroko Ikastetxeko ikasleei. Iritsi bezain laster aurkeztu gara, arauak eta ordutegiak azaldu dizkiegu. Ondoren, aterpetxetik buelta bat ematera joan gara instalazioak ezagutzera. Gero, jangelara joan gara arauak eta dinamika ezagutzera. Bazkalostean, berriz, logeletara igo gara eta aterpetxetik minutu gutxira dugun basora joan gara, paseo bat ematera eta naturaz gozatzera. Handik bueltan, askaria hartu eta jolas bat egin dugu kanpoko patioan. Orain dutxatzeko eta biharko atseden hartzeko unea da.