Eduki publikatzailea

Paseo Larreara
PAULA MONTAL - Barrian 2. Eguna
20-09-2022

Gaurko egunean Paula Montaleko ikasleek hainbat ekintzetaz gozatu dute.

Txikienak goizean Axpurun ibili dira pista jolas erraldoi bati esker herriko kaleak eta biztanleak ezagutzen. Arratsaldean buztina eta naturak emandako elementuak erabiliz hainbat artelan egin dituzte.

Bitartean ertainak, 5. mailakoak, Larreako herrian ibili dira boloetan eta saskibaloian jokatzen. Gainera bidean zehar zaldi familia erraldoia hurbil-hurbiletik ikusteko aukera izan dute.

6. Mailako ikasleek goiz osoa igaro dute Lamia eta bere urrezko orraziaren bila aterpetxean zehar. Guztien artean froga ezberdinak gaindituz lortu dituzte orraziaren hiru piezak lotu eta Barriako istorioa ezagutzea.

Eguna amaitzeko oso iluntze polita bizi izan dugu guztiok elkarrekin jolasten genuen bitartean.