Paula Montal - 1. eguna - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Paula Montal - 1. eguna
2025-03-10
10
Gaur ongietorria eman diegu Paula Montaleko ikasleei. Iritsi bezain laster aurkeztu gara, arauak eta ordutegiak azaldu dizkiegu, instalazioak erakutsi dizkiegu eta kanpoko patiora jolastera atera gara. Bazkalostean, logeletara igo eta Barria inguruko basora irten gara paseo bat ematera. Itzultzean, ogitartekoa jan eta kanpoan jokoren bat egin dugu. Orain dutxara eta biharko atseden hartzera.