Eduki publikatzailea

4
Paula Montal - 2. eguna
2025-03-11

11

Gaur goizean taldea bitan banatu dugu "Arabako Herriak" dinamika egiteko. Barruan etxeko lanez eta antzina gure aitona-amonek egiten zituzten jokoez hitz egiten genuen bitartean, kanpoan praktikara eramaten genituen eta igela, peonza, boloak, petanka, yo-yoa, txapela jaurtiketa, tabak eta hainbat jolasetara jolastu dugu.

 

Bazkalostean, aldiz, Narbaizaraino paseatzera atera gara, baina euria egingo zuela ikusi eta aterpetxera itzultzea erabaki dugu. Eta hemen askaria egin dugu eta jolasak egin ditugu barruan. Orain dutxatzeko eta atseden hartzeko unea azken egunerako prest egoteko.