PAULA MONTAL (LH3 LH4) BARRIA 2. EGUNA - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

PAULA MONTAL (LH3 LH4) BARRIA 2. EGUNA
2023-09-26
Gaur eguzki indartsu eta argitsuarekin batera esnatu gara. Gosaldu ostean Axpurura abiatu gara, eta bertan ingurua ezagutu eta orientazioa garatzeko jolasak burutu ditugu. Aterpetxera bueltatu gara indarrak hartzeko aurretik genuen arratsalderako: Bertako kondairetan oinarritutako pista jolasak, talde dinamikak… Denborak alde egin du abiadura bizian afalordurarte! Eta bukatzeko egun zoragarri hau, diskoteka baino hoberik ez dago! Bihararte!