Eduki publikatzailea

The hostel.
WELCOME KOLDO MITXELENA!
2023-01-09

Kaixo, familia! Primeran gaude Espejon. Gure irakasleak aurkeztu dira heldu bezain laster eta izotza hausteko hainbat jolas egin ditugu. Gero logeletara joan gara. Arratsaldean Espejoko herria ezagutzera joan gara eta aste honetan zer espero dugun ikastea idatzi dugu poster batzuetan ere bai. Gure irakasleak hobeto ezagutzeko jolas bat ere egin dugu, ingelesez galderak eginez. Gauean musika-kutxara jolastu dugu eta oso barregarria izan da asmatu ditugun galderekin. Bihar gauza gehiago kontatuko dizkizuegu. Agur!