TINAEC 1 SAN PRUDENCIO eus - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Kaixo, familia!
Espejon primeran gaude!
Gaur, iritsi bezain laster, gure irakasleak aurkeztu dira eta arauak azaldu dizkigute. Oso errezak dira. Gero, animalien izenak dituzten taledeetan jarri gaituzte, eta ikasgelak apaintzeko posterrak egin ditugu. Abesti batzuk ere prestatu ditugu gure taldeak jardueretan animatzeko.
Gero logeletara joan gara, ohatzeetan lo egin dugu.
Arratsaldean gure bideo musikala prestatu dugu, bueltan erakutsiko dizuegu. Gure irakasleak hobeto ezagutzeko jolas bat egin dugu ere. Ingelesa asko praktikatu dugu.
Olinpiada txikietan erreleboak izan ditugu, eta oso berdinduta egon da.
Gauean musika-kutxan jokatu dugu. Proba oso dibertigarriak izan ditugu: Macarena dantzatu dugu, "bachata" ere... eta antzeztu eta imitatu ere egin dugu. Oso barregarria izan da.
Bihar gauza gehiago egingo ditugu eta kontatuko dizkizuegu. Bye family!