Eduki publikatzailea

Chants time! Go chickens!
Welcome, San Prudencio!

Kaixo, familia!

 

Espejon gaude! Oso ondo gaoz.

 

Gaur, iritsi bezain laster, gure irakasleak aurkeztu dira eta jolastu egin dugu. Gero arauak azaldu dizkigute. Oso errezak dira. Gero, Animal-izenekin klaseetan jarri gaituzte, eta ikasgelak apaintzeko posterrak egin ditugu. Abesti batzuk ere prestatu ditugu jardueretan animatzeko.

 

Gero logeletara joan gara, ohatzeetan lo egingo dugu.

 

Arratsaldean gure bideo musikala prestatu dugu, bueltan erakutsiko dizuegu. Gure irakasleak hobeto ezagutzeko jolas bat ere egin dugu. Ingelesa asko praktikatu dugu.

 

Mini olinpiadetan”colours game” jokatu dugu.

 

Eta gauean musika-kutxan jokatu dugu. Proba oso dibertigarriak izan ditugu: Macarena eta “bachata” dantzatu dugu. Flamenko emanaldia izan dugu, baita ezkontzeko eskaera ere. Oso barregarria izan da.

 

Bihar gauza gehiago egingo ditugu eta kontatuko dizkizuegu. Bye family!