TINAEC 2 GARAZI IKASTOLA eus - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

We have become gardeners!
2024-05-14
Kaixo, familia!
Zer moduz dena etxean? Hemen primeran gaude! Tailerrez betetako eguna izan dugu gaur. Ingeles asko hitz egin dugu, gure irakasleak oso pozik daude.
Goizean lorezaintza-tailerra izan dugu aterpetxean dagoen berotegian. Ostiralean etxera eramango dugun letxuga bat landatu dugu. Argazkigintzako tailer bat ere egin dugu, eta gure antzezlana idatzi dugu, gero antzeztu duguna.
Arratsaldean tailer musikala, ipuin kontaketa egin ditugu, eta gure herrialdea sortu dugu. Gauza asko ikasten ari gara.
Olinpiada txikietan “musical statues” jolastu dugu.
Gauean “good, better, best” egin dugu. Oso barregarria izan da. Bihar gauza gehiago kontatuko dizkizuegu. Bye, family!