Eduki publikatzailea

The hostel.
Second day, having so much fun!
2023-01-10

Kaixo berriro, familia!

Oso ondo pasatzen ari gara Espejon. Gaur tailerrez betetako eguna izan da. Goizean kazetariak izan gara tarte batez, gure aldizkaria idazten eta diseinatzen; Domora ere joan gara, aterpetxean dagoen negutegira. Han gure loreak landatu ditugu.

Arratsaldean beste bi tailer izan ditugu, bata antzerkikoa eta bestea kulturakoa; gure herrialdea asmatu dugu bere hizkuntzarekin, bere janari tipikoarekin, bere banderarekin… Saskibaloian eta futbolean ere jokatu dugu.

Gauean abeslariak izan gara karaokean. Barre eta dantza asko egin dugu.

Bihar gauza gehiago kontatuko dizkizuegu, askoz jarduera gehiago izango ditugula eta. Agur!