TINAEC 2 SAN PRUDENCIO - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea
Don't stop the learning!
2024-03-12
Kaixo, familia!
Zer moduz zaudete? Espejoko abenturak aurrera jarraitzen du eta primeran pasatzen ari gara. Eguraldia paregabea da eta egiten ditugun jarduera guztiekin ez gara geldirik geratzen.
Goizean aktore bihurtu gara drama klase batean, konpostari buruz ikasi dugu, letxuga bat landatu dugu, argazkigintza tailer bat egin dugu... Ze dibertigarria!
Arratsaldean altxorraren bila joan gara, gainera denbora izan dugu istorioak sortzeko, musikaren bidez ingelesa ikasteko, ezkutaketan jolasteko... Asko hobetzen ari gara.
Gure eguneroko abentura good better best izeneko joko batekin amaitu da, eta gure talentuak erakutsiz lehiatu gara.
Bihar informatzen jarraituko dugu... Goodbye!