TINAEC 3 ÁNGEL GANIVET - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Forest day!
2023-03-15
Kaixo, familia!
Zer moduz zaudete? Hirugarren egunean gaude eta oso entretenigarria izan da. Gaur eguraldi ona egin du eta kalean hainbat jolas egiteko aukera izan dugu. Gainera, basora joan gara paseoan, bai dibertigarria!
Arratsaldean energia berriztagarriei buruzko jarduerak egin ditugu, estereotipoei eta ekitateari buruz hitz egin dugu, izaki mitologiko bat sortu dugu... Lan asko egin dugu!
Bihar Gatzagara joango gara, eguraldia ere ona izatea espero dugu.
Goodbye!