TINAEC 3 ANGEL GANIVET eus - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

HELLO FAMILY! We are doing great in Espejo!
Asteazkena, eta Espejoren dena ondo. Tailerrez eta jolasez betetako egun bikaina izan dugu.
Goizean Gesaltza Añanatik etorri zaizkigu gatzari eta Gatzagetan lan egiten duten moduari buruzko tailer bat ematera. Gatz ezberdinen dastaketa ere egin dugu. Batzuk oso gozoak dira, baina beste batzuk... kosta egin zaigu probatzea. Egia esan, gure aurpegiak barregarriak izan dira. Elezaharren tailerra eta tradizioen tailerra ere izan ditugu. Mandala bat egin dugu.
Arratsaldean tailer bat egitera etorri zaizkigu. Bertan, energia berriztagarriei buruzko gauzak ikasi ditugu eta eguzki-argiarekin funtzionatzen duten tresnekin jolastu gara. Tailer bat ere izan dugu, non gure herrialdea 3Dn sortu dugun eta kultura aniztasunari buruzko bat. Oso interesgarriak izan dira.
Olinpiada txikietan zumba egin dugu. Eta gauean korrika asko egin dugu "international battle" jolasan.
Oso egun dibertigarria izan da, eta ingelesa asko praktikatu dugu. Gure irakasleak oso pozik daude. Bihar gauza gehiago kontatuko dizkizuegu, ados?
BYEEEEEEEE!