TINAEC 3 ANGEL GANIVET eus - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea

Salinas day
2025-02-12
Kaixo, familia!
Zer moduz zaudete? Gu oso ondo gaude Espejon. Goizean elezahar bat asmatu dugu eta pertsonaiak sortu ditugu. Arte tradizionalaren eta modernoaren arteko desberdintasunei buruz ere eztabaidatu dugu, bere adibideekin noski! Gainera, gurekin izan dugu Aritz, Añanako Gatz Haranekoa, eta jarduera bat prestatu digu ibarreko historia eta lana ezagutzeko, bai goxoa!
Arratsaldean energia berriztagarriei buruz ikasi dugu Luisekin jokatuz, berdintasuna eta ekitatearen inguruan lan egin dugu, musika jolasak egin ditugu...
Gauean furor jokoan aritu gara, porru eginda gaude!
Bihar dibertimenduarekin jarraituko dugu, Goodbye!