Eduki publikatzailea

Playing in the snow
SNOW DAY!
2023-01-18

Kaixo, familia!

 

Zer moduz zaudete? Gu primeran gaude Espejotik.

 

Gaur, Espejon elurrez estalita dugula esnatu gara. Oso pozik jarri gara. Elurrarekin jolastera irten nahi izan dugu gosaldu ondoren, baina jarduera asko genituen aurretik. Elurragatik mendira ezin gara joan orduan mosaiko tailer bat egin dugu. Mosaikoak amaitu ditugunean, korrika joan gara elurrarekin jolastera. Sekulako elur panpinak egin ditugu.

 

Arratsaldean tailerrak izan ditugu. Energia berriztagarrien bat izan dugu, oso interesgarria izan da. Gero beste bi tailer izan ditugu, berdintasunari buruz eta mitologiari buruz. Ingelesa asko praktikatzen ari gara.

 

Tailerren ondoren lehiaketa bat izan dugu aulkien jokoarekin. Oso parekatuta egon da, baina azkenean bi irabazle izan ditugu.

 

Gauean "Espejo Fashion Show" egin dugu. Jantzi bikainak diseinatu ditugu eta nazioarteko modelo bezala desfilatu dugu. Oso barregarria izan da.

 

Bihar gauza gehiago kontatuko dizkizuegu. Agur!