TINAEC 3 SAN PRUDENCIO - LANTZIEGO eus - gaztejarduerak
Eduki publikatzailea
Kaixo, familia!
Zer moduz jarraitzen duzue etxean? Hemen primeran gaude! Oso ondo pasatzen ari gara eta ingelesa topera praktikatzen ari gara.
Gaur goizean Añanako Gesaltzatik etorri zaizkigu gatzari eta bere ekoizpenari buruzko gauza interesgarri asko erakustera. Gatz mota desberdinak probatu ditugu eta txokolatearekin probatu dugu. Oso polita izan da. Arte tradizionalei buruzko tailer bat eta asko gustatu zaizkigun kondairei buruzko beste bat ere izan dugu.
Arratsaldean tailerrekin jarraitu dugu. Energia berriztagarriei buruz hitz egin digute eta gauza asko erakutsi dizkigute. Gure herria sortu dugu 3Dn kartoi meheekin eta kulturartekotasunari buruzko gauzak ikasi ditugu.
Olinpiada txikietan gaur “musical statues” jolastu dugu.
Eta gauean Espejoko diseinatzailerik onenak izan gara gure pasarelarekin. Diseinu harrigarriak egin ditugu eta desfilea bikaina izan da.
Egun oso neketsua izan da, eta lotara goaz. gauza gehiago kontatuko dizkizuegu. Bye family!