Eduki publikatzailea

Salt Valley
TRIP TO THE SALT VALLEY
2022-11-10

Kaixo, familia!

Gaur oso nekatuta gaude, egun oso betea izan dugu. Goizean Gesaltza Añanara joan gara txangoan. Gauza asko ikasi ditugu! Oso leku interesgarria eta polita da.

Arratsaldean gure azken tailerrak izan ditugu. Tailer musikalean abestu eta dantzatu dugu; tailer bat ere izan dugu, non gure herria eratu dugun, bertako hizkuntza, janari tipikoa eta kultura asmatuz; geure tribua ere sortu dugu. Olinpiada txikietan, baloiarekin zapi txiki moduko bat jokatu dugu... barre asko egin dugu.

Eta gauean... NIGHT DISKOA! Abestu eta dantzatu egin dugu, ezin izan dugun arte.

Bihar ikusiko dugu elkar... eta gauza gehiago kontatuko dizkizuegu.

Agur!