Eduki publikatzailea

Salinas activity
Disco night!
2024-04-18

Kaixo, familia!

 

Zer moduz etxean? Kanpamentua ia amaitu da eta pena handia ematen digu, nahiz eta zuek ikusteko gogo handia dugun.

 

Goizean ezin izan gara baso jangarrira joan eguraldi kaxkagarratik baina... euriak ere ez gaitu gelditu! Herriko frontoian hainbat jolas eginez Espejo pixka bat hobeto ezagutzeko aprobetxatu dugu.

 

Arratsaldean, Añanako Gatz Haraneko Aritz izan dugu gurekin, eta haraneko historia eta lana ezagutzeko jarduera bat prestatu digu, eskaintzen dituzten gatz ezberdinen dastaketa batekin batera. Gainera, aste honetako azken tailerrak egin ditugu, birziklatutako objektuekin egindako diru-zorroak (etxean ikusi ahal izango dituzuenak), postalak, ekitateari buruz ikasteko jarduera... Oso dibertigarria izan da eta asko ikasi dugu.

 

Kanpamentuko gure jarduera berezia izan dugu gaur gauean, diskoteka! Primeran agur esateko eta azken egunaz gozatzeko.

 

Goodbye!