Eduki publikatzailea

Group picture
Get to know Espejo!!
2025-05-15

Kaixo, familiak!

 

Gaur da kanpamenduaren azken eguna eta zein egun dibertigarria izan dugun! Gaur goizean basora joan nahi genuen, baina euriak ez digu utzi. Ez kezkatu, irratsaio bat egin dugu! Esatari bihurtu gara, istorioak kontatu ditugu eta gure lagunak elkarrizketatu ditugu. Primeran geratu zaigu! Gainera Espejo ezagutzeko denbora izan dugu.

 

Arratsaldean, hiru tailer egin ditugu, oso ederrak. Lehenengoan, pista-joko batean aritu gara. Kanpamendu osoa zeharkatu dugu erantzunak aurkitzeko. Gero, istorio bat sortu dugu eta bertan jarri ditugu gure argazkirik onenak eta egun hauetatik gehien gustatu zaiguna. Azken tailerrean, zorroak egin ditugu! Asko dibertitu gara, eta denok amaitu dugu guk geuk egindako diru-zorro batekin.

 

Eta gauean, kanpamendu hau modu ikusgarrian bukatzeko, azken diskoteka izan dugu. Fiestoi bat izan da! Denok dantzatu dugu, barre egin dugu eta primeran pasatu dugu amaierara arte.

 

Gaur triste samar gaude kanpamendua amaitzen ari delako, baina oso pozik gauza dibertigarri asko egin ditugulako, asko ikasi dugulako eta lagun berriak ezagutu ditugulako.

 

Laster arte!