Eduki publikatzailea

Group picture in the Salt Valley
Trip to the Salt Valley!
2023-02-02

Kaixo, familia!

Super ondo gaude Espejotik. Ingeles asko praktikatu dugu gauza berriak ikasten ditugun bitartean.

Gaur Añanako Gesaltzara joan gara txangoan. Bisita gidatua egin digute, eta bere historiari eta ekoizpenari buruzko gauza asko kontatu dizkigute. Oso interesgarria izan da.

Arratsaldean tailer gehiago izan ditugu. Kultur aniztasuneko bat euki dugu eta horretan geure tribua asmatu dugu. Gero, espazio-tailer bat izan dugu, eguzki-sistemari buruzko gauzak ikasi ditugu. Eta, azkenik, tailer musikala izan dugu.

Olinpiada txikietan futbol gaelikoari buruzko gauza berriak ikasi ditugu... dakizuenez (edo ez), hemen ezagutzen dugunaren guztiz desberdina da; eta irakatsi digutena praktikan jarri dugu.

Eta gauean dantzatzea tokatu zaigu aterpetxeko diskoteka pribatuan. Egun bikaina izan da.

Bukatu da astea, baina bihar ikusiko gara elkar. Bye, family!