Eduki publikatzailea

Group picture!
Trip to the edible forest!

Hello family!

 

How are you? We are great! Primeran pasatzen ari gara, baina gaur gure azken eguna izan da. Triste samar gaude.

 

Gaur jardueraz betetako eguna izan dugu. Goizean “edible forest”-era joan gara. Bertan dauden zuhaitz guztiak, hazten direnean, jan daitezkeen fruituak emango dituztela kontatu digute. Era berean, pixka bat lagundu ditugu hazten jarrai dezaten gure hazi-ponpak egiten.

 

Arratsaldean gure azken hiru tailerrak izan ditugu: “scavenger hunt” bat egin dugu, oso dibertigarria izan da. Albizkaria eta birziklatutako materialekin osatutako zorroa ere egin ditugu.

 

Olinpiada txikietan “zumba” jolastu dugu.

 

Gauean iritsi da gure momenturik gustukoena... diskoa. Afoniko geratu arte abestu dugu eta profesionalak bezala dantzatu dugu.

 

Bihar joango bagara ere, irakasleek jarduera gehiago prestatuko dizkigute, beraz, kontatuko dizkizuegu.

 

Bye family!