Eduki publikatzailea

The hostel.
Learning about salt
2023-01-12

Kaixo, familia! Zer moduz zaudete? Gu primeran gaude! Gaur beste txango bat izan dugu, Añanako gatz harana bisitatzera joan gara. Gatzagak ikusi ditugu eta asko ikasi dugu gatza ekoizteari buruz. Pakete bat oparitu digute proba dezazuen! Arratsaldean Lipdub bat prestatu dugu. Mozorroak egin ditugu, baita koreografia bat asmatu ere. Gainera, futbolean eta saskibaloian aritu gara. Puntuak oso berdinduta egon dira partida guztietan. Gaur gauean dantzatu dugu diskotekan amore eman arte. Primeran pasatu dugu. Elkar ikusiko gara laster familia. Bihar azken ekintzak ditugu Espejon. Hemen ikasi dugun guztia zuei kontatzeko irrikitan gaude. Agur!