Eduki publikatzailea

Group photo
Fun day!
2023-01-19

Kaixo, familia!

Zer moduz zaudete? Guk oso ondo jarraitzen dugu Espejotik

Gaur Añanako Gatzagara txangoa genuen, baina elurra eta izotza zegoenez aterpetxean geratu gara. Baina ez kezkatu, primeran pasatu dugu. Elurra zegoenez, eguna jolasten hasi dugu: elkarri bolak bota dizkiogu, elurrezko harresiak eta elurrezko panpinak egin ditugu. Ondoren, geure mahai-jokoak egin ditugu ingelesez. Taulak, dadoak eta fitxak egin ditugu; baina ingelesez bururatu zaizkigun arauak, galderak eta erronkak ere egin ditugu. Primeran geratu zaizkigu. Argazkietan ikus dezakezue gure jokoak.

Arratsaldean azken hiru tailerrak izan ditugu. Musika tailer bat izan dugu; gure herrialdeak ere asmatu ditugu beste batean, eta hirugarren tailerrean herrialde horietan bizi diren tribuak asmatu ditugu.

Olinpiada txikietan taldekako tribialean jokatu dugu. Galderak nahiko errazak iruditu zaizkigu (badakizue oso argiak garela) eta irabaztea zaila izan da, ia galderarik ez ditugulako huts egin.

Gauean iritsi da DISKOTEKA. Dantzatu, abestu eta salto egin dugu. Bikaina izan da.

Pena ematen digu astea amaitzea, asko ikasi dugu eta ingelesa asko praktikatu dugu. Baina bihar gauza dibertigarri gehiago egingo ditugu. Agur, familia